XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Espainia aldetik sartzen ziren lapur batzuengandik izandako garaipenaren saria izan zen harma-harri hau.

Erreboluzio handiaren garaian, ordea, Sarak samin asko irentsi behar izan zuen, erlijioari eta tradizioari atxikia zelako.

Madalena Larralde, 15 urtetako neskato bati, Vera de Bidasoara kofesatzera joan zelako, lepoa moztu zioten gillotinan.

Espainiako mugatik hurbil diren herriak: Sara, Azkaine, Ainhoa, Itsasu, Ezpeleta eta Zuraide herri laidogarriak (infames) izan ziren deklaratuak.

Bertako jendea Frantzian barrena deportatua, eta anitz goseak eta miseriak hil ziren.

Eta itzuli zirenak beren etxeak erreak edo hondatuak aurkitu zituzten.

Itsasuko 47 gaztek ejerzitutik desertatu egin zuten, ba, eta hargatik hartu zen mendeku zital hau (Ikus Veyrin Les Basques, XIII, p. 187).

Jakin behar da, gainera, erreboluzio handiak euskaldun frantsesen fuero eta lege berezi guztiak ezabatu zituela.

Euskal erakarmena Sarak, Axularrez gainera, izen bat baino gehiago eman dio euskal literaturari. Haranburu, saratarra zen.

Kristobal Harizmendi, Saran apaiz Koadjutore egona.

Eta gero hor ditugu Etxeberri, jaun midiku, gramatikalari eta prosista; Elizanburu olerkaria.